Argazkigintza eta kazetaritza - Photography and Journalism - Fotografía y periodismo

Biorako BiografiaGipuzkoako Tolosan jaio eta Mikel jarri zidaten izena. Hainbat tokitan bizi eta gero, egun Pasaian bizi naiz.

Urte hauetan guztietan, besteak beste, kazetaritza ikasi eta komunikazioaren alorrean jardun dut lanean 1998. urtetik. Telebistan, ikus-entzunezkoen ekoizpenean, irratian, paperezko eta Interneteko komunikabideetan lan egin dut; horietan erredaktore, editore, argazkilari eta beste hamaika lan gauzatu ditut.

Gaur gaurkoz, fotografiaren alorrean ari naiz buru belarri; zehazkiago, argazki kazetaritzan eta argazkigintza dokumentalean jarria dut arreta. Izan ere, irudi batek mila hitz baino gehiago balio ez duen arren, lehenak baliatuta istorioak era ziragarrian konta daitezkeela uste baitut, are gehiago batzuk eta besteak uztartuta.