Argazkigintza eta kazetaritza - Photography and Journalism - Fotografía y periodismo

Argazkigintzaren, kazetaritzaren, ikus-entzunezkoaren eta, oro har, informazioaren esparruko profesionala naiz. Alor honetako hainbat enpresatan zein hedabidetan arituta garatu dut eskarmentua. Askotariko eginkizun eta ardurak nire gain hartu ditut, eta profil malgua eta ekarpenak egiteko gaitasuna daukat. Lan taldeetan integratzeko eta, behar izatekotan, berauek kudeatzeko ahalmena agertu dut ere.

Komunikazioa eta ikus-entzunezkoen alorreko lanetan eskarmentua

  • 2012tik jardunean autonomo gisa. Argazkigintzan, sareko zein inprimatutako  medioekin kolaborazioak. Kazetaritzan,  kolaborazioak idatzizko zein ikus-entzunezko hainbat komunikabidetan.
  • 2008-2012. Donostiako Irutxuloko Hitza egunkaria. Erredaktore, argazkilari eta zuzendari eginkizunetan aritua.
  • 2007 Erredaktorea EuskalKultura.com buletin elektronikoan.
  • 2006ko irailetik 2008ko maiatzera. Diario de Noticias de Gipuzkoa, telebistari buruzko kritika, asteroko kolaborazioa.
  • 2006 udazkena. Txalap.ART diskak, Oreka TX-en Nömadak TX diskoaren promozioaren koordinatzailea eta prentsa arduraduna.
  • 2006 Euskadi Irratia. Erredaktore/Esataria. Produkzio lanakMezularia saioan. Bestelako eginkizunak.
  • 2002-2004 Kartofen Produkzioak ekoiztetxea. Enpresaren sortzailea. Bertan, gidoilaritza, produkzioa, post-produkzioa (audio eta bideoa) eta bezeroen arretan arituz.
  • 2001, 2002 eta 2003 GARA egunkariak argitaratutako Errenteria-Oreretako Madalen jaietako gehigarrian koordinazioa eta erredakzioa.
  • 2003 Bestearen aurkikuntza izeneko elkarrizketa liburua. Ko-egilea (2003. Ed. Mikelazulo elkartea. Orereta).
  • 2002ko abuztuan Donostiako Herri Irratian asteburuetako albistegietan erredaktore eta esataria.
  • 2000-2002 Oarso Telebista-ko albistegiaren arduraduna. Bertan erredakzio buruaren lana, berriak landu, lokutatu eta albistegia editatu. Lantzean behineko saio bereziak ekoiztu eta zuzendu.
  • 2000-2002 Oiartzun Irratia. Lantzean behineko kolaborazioak.
  • 2001 Santa Klara, Altxorraren uhartea izeneko bideo-erreportajearen ekoizpena, gidoilaritza, eta zuzendaritza.
  • 1998-2000 Oarso Telebistaren albistegiko erredaktore (albisteak jaso, idatzi eta lokutatu) eta produzkio laguntzailea.
  • 1997/1998 (Praktikak) Euskal Herriko Unibertsitateko irratian. El diario del Rinoceronte izeneko saioa. Bertan ekoizpena, gidoilaritza eta esataritza lanak burutuz.

Formazioa

  • 1994-1999 Euskal Herriko Unibertsitateko Informazio Zientzietan lizentziatua, kazetaritzan berezitua.
  • 2007 Argazkilaritzan Teknikaria. Donostiako Ceinpro ikasketa zentroan eta Jaurlaritzak homologaturik.

Osagarriak

Hizkuntzak

  • Euskara. EGA (ama hizkuntza)
  • Gaztelera. (ama hizkuntza)
  • Ingelesa. CPE (Certificate of Proficiency in English) Cambridge-ko Unibertsitateak emandako titulua, Europar Batasuneko C2 maila duena.

Goiko aldera joateko hemen klik egin.